• Es
  • En
 
 

logotipoa

 

"LBsolutions" enpresan, batetik, enpresen sustapenari loturiko telemarketing-a lantzen dugu eta, bestetik, itzulpen eta interpretazio zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Language Bridge Solutions S.L. enpresak “Zumbathon”-en parte hartuko du

2011ko uztailaren 10ean Language Bridge Solutions S.L. enpresak "Zumbathon"-en parte hartuko du, zeinaren helburua baita "British Heart Foundation" fundazioari laguntzea, Juan Irazusta Iraolaren oroimenez.

https://www.bhf.org.uk/get-involved/events/view-event.aspx?ps=1001160


Language Bridge Solutions S.L. enpresak "Race for Life" lasterketan parte hartuko du

2011ko uztailaren 17an Language Bridge Solutions S.L. enpresak "Race for Life" lasterketan parte hartuko du. Lasterketa horren helburua Cancer Research UK-ren ikerketa lanetan laguntzea da.

www.raceforlife.org

Mary´s Meals

Maiatzean "Language Bridge Solutions Ltd."-k dohaintza txiki bat egin zigun, eta dohaintza hari esker, urtebetean haur bat elikatzeko aukera izan dugu.

Hona hemen, Mary´s Meals-eko Magnus MacFarlane-Barrow-en esker onak:

Gure lana ekintza eskuzabalen menpe dago, LB Solutions-en ekintza bezalakoen menpe. Horiei esker, laguntza eskaintzen jarrai diezaiokegu munduko haur pobreenei, Benduren kasuan bezala. Bendu Liberian bizi da, eta Gerra Zibilaren ondorioz, ezin izan du jaso bere adinekoek jaso behar luketen heziketa..."

www.marysmeals.org.

Mezu honek jarraitzen du gehiago irakurri nahi eskero, eskatu lasai.

Gure bezeroen iritziak

Lan arrazoiak zirela eta, Nereak asko lagundu dit gaztelania ikasterako orduan. Hego Ameriketan egiten dut lan eta latinamerikarrez hitz egin eta irakurri behar dut. Nereak duen pazientziari esker, asko ikasi dut eta ikaskuntza prozesua dibertigarria izatea lortu du.

Bryan Unkles
Zuzendari Nagusia – Cafeology Limited